17Nov
2014
0

ITSASONTZI TXIKI BAT BOTILA BATEN BARRUAN

Gogoan al dituzue barruan itsasontzi txikia zuten botila horiek? Bai, noski! Tira ba, gaur, egiteko erraza eta oso entretenigarria den eskulana erakutsiko dizuegu, haurrek izugarri gozatuko dutena: barruan itsasontzia duen botila egingo dugu.

Eskulan hau apaingarri polita ere bada. Egin ezazue etxeko txikien laguntzarekin, urratsez urrats, eta ikusiko duzue zein ondo geratzen den!

barquito

Honako hauek beharko ditugu:

  • Koloretako papera
  • Zotzak
  • Kortxoak
  • Soka
  • Kristalezko potoa

Urratsez urrats

1. Jarri hiru kortxo lerroan (itsasontziaren oinarria egiteko) eta horiek sokaz zeharkatu. Gero, soka horrekin inguratu hiru tapoiok eta egin korapilotxo bat.

barqui1

2. Moztu beste kortxo zatitxo bat eta sartu zotzetako bat goialdean. Gero, paperarekin hiruki bat moztu, banderatxo itxurarekin.

barqui2

3. Pegatu banderatxoa zotzean eta… badaukazu buia! Orain, moztu paperezko beste hiruki bat, itsasontziaren bela egiteko, eta sartu beste zotz bat horizontalean.

barqui3

4. Lotu itsasontziaren oinarria inguratzen duen soka buiaren zotzari.

barqui4

5. Sartu bela eta bere zotza kortxoetan eta… kito!

barqui6
Orain, kristalezko poto bat aukeratu, urez eta apaintzeko zenbait harriz bete, sartu kortxozko itsasontzitxoa eta amaituta! Baduzu itsasontzidun botila…

TUTORIALAREN PDFa ITZULI

No Comments