20Nov
2014
0

HOSTOAK MARGOTU

Zuhaizti batera goaz, eta gure seme-alabei hostoak biltzea proposatzen diegu. Aukerak ugariak dira: Kolore askotako hostoak izan daitezke, itxura askotakoak, txikiagoak, handiagoak,… Aniztasuna zenbat eta handiagoa, orduan eta hobeto!

Eta zer egingo dugu hostoekin? Oso heze badaude, lehortzen jar ditzakegu egunkariko orrien artean, eta prest daudenean… lanera!!!!

Horiek margotzea eskulan erraza eta dibertigarria da.

Honako hauek beharko ditugu:

  • Zuhaitzetako hostoak
  • Tenperak
  • Pintzelak
o1

Urratsez urrats

Koloretako margoak, hostoak eta irudimena, besterik ez da behar!

Koloretako hostoen konposizio ederrak sortuko dituzue, eta ondoren logela dekoratzeko edo urtebetetze edo ospakizun baterako txartel moduan erabil ditzakezue.

Koloretako hostoen konposizio ederrak sortuko dituzue, eta ondoren logela dekoratzeko edo urtebetetze edo ospakizun baterako txartel moduan erabil ditzakezue.

 

TUTORIALAREN PDFa ITZULI

No Comments