23Dic
2014
0

BIRZIKLA DITZAGUN JOGURT ONTZIAK!

Eta zer moduz birziklatu ere egiten badugu? Hasteko, etxean ortu txikia egin dezakegu jogurt ontzi batzuekin.

Honako hauek beharko ditugu:

  • Jogurt ontzi hutsak
  • Koloreetako orriak
  • Artaziak eta itsasgarria barran
  • Koloreetako errotuladoreak
  • Karrozari-zinta

Urratsez urrats

1.Hasteko, jogurt ontziak karrozari-zintarekin estaliko ditugu. Horrelasendoagoak izango dira.

2. Hemendik aurrera, irudimena jarriko dugu martxan. Errotuladoreak atera eta… hasi margotzen!!!

22

Pintatu berri ditugun ontzitxoak zertarako erabil ditzakegu?

  • Arkatzak gordetzeko
  • Bitxiontzi gisa
Ontziak lorontzi bezala erabiliko baditugu, oinarrian zulotxoak egin behar dizkiegu, landareak ureztatzean soberan dagoen ura bertatik irten dadin. Ontziak lurrarekin beteko ditugu. Lur hori haztegietan edota brikolaje-dendetan eros dezakegu. Zenbait hazi landa ditzakegu bertan: eskarola, uraza, dilistak, ezkaia, erromeroa, albaka, perrexila, mendafina… gure jakiak prestatzeko ezin hobeak!

TUTORIALAREN PDFa ITZULI

No Comments