19Feb
2015
0

ARKATZ-EUSKARRIA AITAREN EGUNERAKO

Hementxe dugu betiko eskulana aitaren egunerako, arkatz-euskarri bat, kartoizko oinarri batekin eta komuneko bi paper-biribilkirekin eginda. Ondoren, koloretako paperez forratua dago.

Honako hauek beharko ditugu:

  • Koloretako kartulinak
  • Tenpera pintura eta pintzel bat
  • Kartoi birziklatua
  • Komunerako 2 biribilki
  • Guraizeak

Urratsez urrats

1. Biribilkietako bat osorik dago, eta besteari laurden bat kendu zaio. Zati horrek geroago borragoma jartzeko balioko du.
2. Kolore bakoitzeko paper-zerrenda batzuk mozten dira.
01
3. Biribilkiak forratzen dira kolarekin. Lehortzen utzi. Kartoizko oinarriak margotu.
4. Jarraian, akrilikoekin kartoizko azalera margotu, eta horren gainean jartzen dira.

 

Emaitza askotariko arkatz-euskarriak dira, kolore ugarirekin konbinatuta.

TUTORIALAREN PDFa ITZULI

No Comments