19Nov
2014
0

NOLA EGIN PANDA BAT KARTOI BIRZIKLATUAREKIN

Nork nahi du kartoizko tutu bat birziklatu panda bat egiteko? Tira ba, kartoizko tutuekin egindako maskota bat eduki nahi duten guztiek hartz txiki honen formak kopiatu edo inprimatu ditzakete, eta horiekin oparitzeko, ordenagailuaren ondoan jartzeko edota gau-mahaian jartzeko hartz txikia egin dezakete. Kartoi birziklatuzko animalia batek gogorarazten digu zein garrantzitsua den ingurumena zaintzea eta, batez ere, desagertzeko arriskuan dauden animalien habitata babestea.

Panda bat egingo dugu kartoizko tutuekin. Formak marraztu eta moztu ditzakezue, edo, bestela, kartoizko hartz txikiaren eredua doan inprimatu.

Kartoizko hartzaren eredua inprimatzeko, egin klik ondoko irudi honetan edo formak kartoi mehe beltzean kopiatu eta marraztu.

Paper gehiago birziklatu nahi baduzu, erabili aldizkarietako beltz koloreko orriak eta horien gainean marraztu irudian ikusten dituzun formak.

Jarraian ikusiko dugu panda bat nola egin bilkari baten kartoizko tutu batekin.

Honako hauek beharko ditugu:

  • Inprimagailua
  • Hutsik dagoen paper-bilkari baten tutua
  • Kartoi mehe edo paper beltza
  • Artaziak
  • Itsasgarria
  • Egurrezko pintzak (arropa esekitzeko erabiltzen ditugunak)
  • Soka, haria edota artilea
  • Errotuladore beltz bat
  • Kuterra
  • Paper zuria

Urratsez urrats

1. Pandaren ereduak marraztu edo inprimatu, eta horiek moztu.

2. Gero, jarri forma horiek paper beltzaren gainean, marraztu ingurunea eta moztu itzazu berriro.

3. Forma bikoitzak egiteko (belarriak, begietako orbanak eta hankak), kartoi bat erditik tolestu eta aldeetako batean marraztuta nahikoa da.

4. Hori guztia egin ostean prest izango dituzu hartzaren zati guztiak, begiak izan ezik; horiek amaieran egingo dituzu. Piezak moztu eta has zaitez hartza muntatzen.

5. Bukatutako pandari begira, itsatsi pieza guztiak kartoizko tutuari eta arropa esekitzeko pintzekin eta soka batekin lotu tutuaren inguruan.

6. Utzi lehortzen zenbait orduz eta, gero, kendu pintzak eta soka.

03

7. Gero, jarri belarriak tutuaren goialdean. Itsasgarri apur bat eman beharko diezu, desmuntatu ez daitezen.

8. Azken urratsa da begiak marraztu eta moztea.

04
Hori zuk zeuk egin behar duzu: gustuko dituzun begiak moztu eta itsatsi beharko dituzu. Ez da zurea bezalako pandarik egongo. Nire pandatxoa apur bat kopetilun dago, panden eta beste hartzen (zuriena, adibidez) habitat naturala galzorian dagoelako. Panda maskota honek gogora ekarriko digu natur inguruneak babestu behar ditugula, hartzen eta beste animalia ugariren bizitoki eta jantoki dira eta. Listo. Amaituta dago kartoizko panda.

Espero dut zure gustukoa izatea!

Hurrengo Eskulanak arte!

TUTORIALAREN PDFa ITZULI

 

No Comments