20Nov
2014
0

KOLORETAKO ZIZAREA

Zizare hau kartoizko arrautza-ontzi batekin egiten da. Erraz-erraza eta dibertigarria da.

Honako hauek beharko ditugu:

  • Kartoizko arrautza-ontzia, tenperak, errotuladoreak, artaziak, itsasgarria.
  • Lastoak zizarearen antenetarako.

Urratsez urrats

1. Lehenik eta behin, gure zizarearen luzera pentsatuko dugu. Arrautza-ontziaren zatiak oso luzeak ez badira, itsasgarriarekin lotu ahal ditugu zizare luzeago bat egiteko, betiere zizareari eman nahi diozuen luzeraren arabera.

02

2. Behin gure zizarea eginda, gure erara margotzen hasiko gara. Behin margotuta, lehortzen utziko dugu.

03

3. Jarraian, antenatxoak lastokin itsatsi ahal dituzue.

4. Ondoren begiak egingo ditugu itsasgarriarekin kafe-haziak edo bestelakorik jarrita. Ez baduzue, errotuladore batekin egin dezakezue.

00

Eta bukatuta dago!

Eskulan hori oso erabilgarria da birziklatzea lantzeko. Horrela, umeei irakasten diegu birziklatuz gauza piloa sortu ahal dugula, irudimena askatuta!
TUTORIALAREN PDFa ITZULI

No Comments