19Dic
2014
0

PANPINAK JANTZIETARAKO PINTZEKIN

Honako hauek beharko ditugu:

  • Paper polita
  • Errotuladoreak
  • Itsasgarria edo kola zuria
  • Egurrezko pintzak
  • Guraizeak
01

Urratsez urrats

1. Pintzaren tamainako paper-zerrendak moztu eta itsatsi.

2. Utzi cm erdia libre goialdean paperik gabe. Izan ere, alde horrek aurpegitxoak margotzeko balioko digu.

3. Errotuladore beltzarekin ilea eta begitxoak marraztu, eta punta fina duen errotuladore gorriarekin ezpainak marraztu.
4. Koloreteak ere jar ditzakezu errotuladore arrosa argiarekin.

Kito! Badituzu prest zure panpinatxoak!

Jolasteko panpina gisa erabil ditzakezu, dekoratzeko pintza gisa opari baterako, edo etiketa bati heltzeko, edota iman txikiak atzealdetik itsatsita, hozkailuan jar ditzakezu paperei eusteko.

TUTORIALAREN PDFa ITZULI

No Comments